Andoaingo piano jaialdian sariak lortu dituzte Berako Musika Eskolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 21a, 18:00
Andoainen saritutako piano ikasleak Andoainen.

Bakarka nahiz binaka urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak lortu dituzte

Berako Isidoro Fagoaga udal musika eskolako ikasleek Andoaingo 15. Piano jaialdian parte hartu dute otsailaren 8an eta 9an eta sariak ekarri dituzte gainera. B mailako bakarlarien artean, Ainhoa Elgorriagak eta Lua Newellek urrezko domina eskuratu dute eta maila bereko bikoteen artean, zilarrezko dominak lortu dituzte Saioa Gartzia-Ione Huizi eta Axuri Zapiain-Oninta Goia bikoteek brontzezko domina Mikel Cano-Jimmy O’Leary bikoteak.

Flauta joleen Topaketan Iruñean

Bertze aldetik, otsailaren 14 eta 15ean Irulean egin zen Nafarroako flauta-joleen bederatzigarren topaketako entsegu eta kontzertuetan ere parte hartu zuten Isidoro Fagoaga udal musika eskolako ikasleek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun