Munduko sokatira txapelketan, bi talde euskaldunen arteko finalerdia suertatu zen txapelketa mistoan. Beti Gazte eta Zuraidarrak aritu ziren aurrez aurre. Lesakako taldean Zuraideko bi mutil aritu ziren tiraka eta Zuraideko taldean Beti Gazteko hiru neska: Arritxu Muxika, Irantzu Goienetxe eta Udane Loidi oiartzuarra. Beti Gaztek lortu zuen finalerako txartela. Ikusi nola tiratu zuten denek bideo honetan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.