Bigarren finala segurtatu du Beti Gazteko sokatira talde mistoak

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 20a, 18:45
Finalerako txartela lortu du Beti Gazteko talde mistoak.

Beti Gazteko sokatira taldeak jardunaldiko bigarren finala segurtatu du, txapelketa mistokoa. Lehenbiziko fasean, hamar talderen artean laugarren izan ondotik, finalerdia irabazi dio sailkapen fasean lehena izan den Zuraidarrak taldeari. Finalean Herbeheretako talde bat izanen du arerio, hemendik minutu batzuetara, Monnickendam edo Lagerweij.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun