Ortzegun Gizen arratsaldea Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 20a, 19:30

Giro ederra izan dute Ortzegun Gizenean Beran. Mozorroak jantzi eta karrikak kolorez bete dituzte herritarrek. Argazki andana bildu ditugu, inauteri giroaren seinale.

Inauteriek igandean izanen dute segida. Goizez eta arratsaldez, 10:00etan eta 18:00etan abiatuta, inude eta artzainak herrian barna ibiliko dira, Eztegaratik hasita.

Astelehenean karrozen txanda izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun