Munduko sokatira txapelketan lehen domina eskuratu dute Beti Gazteko emakumeek

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 20a, 16:17

Beti Gazteko neskak, lehen aldiz Munduko txapelketako podioan, bigarren koxkan.

Zilarrezko domina lortu dute, 540 kiloko finalean Gaztediren kontra galdu ondotik

Beti Gazteko emakumeen sokatira taldeak bere historiako lehen domina lortu du Munduko txapelketa batean. Zilarrezko domina lortu dute 540 kiloko kategorian, Letterkennyko (Irlanda) finalean Gasteizko Badaiotzen kontra galduta. Laukizko Gaztedik osatu du guztiz euskalduna izan den podioa, Herbeheretako Monnickendam taldeari irabazita. Ezin hobe hasi da, beraz, mundiala ortzegun goizean. Arratsaldez, mutilak 560 kiloko kategorian eta talde mistoa ere hasiak dira lehian.

Munduko txapelketan lehen domina lortu duen Beti Gazteko zortzikotean Aitziber Goienetxe, Amaia Leiza, Karmele Pikabea, Irantzu Goienetxe, Ane Gurrutxaga, Udane Arbelaitz, Oihana Mindegia eta Maria Yanci aritu dira tiran, Joxe Angel Mitxelena erakusle eta Udane Loidi laguntzaile zituztela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun