Igandean izanen dute Berako inauteriek segida. 10:00etatik aitzinera, goiz osoan, inude eta artzainak herrian barna ibiliko dira, Eztegara pilotalekutik abiatuta. 18:00etan ere berriz aterako dira Eztegara pilotalekutik.
Astelehenean, berriz, goizean zingar arrautze eskean ibiliko dira eta horrez gain, egun osoan, karrozak aterako dituzte beratarrek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!