Arte galeria bilakatuko da Berako Kataku ostatua asteburuan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 20a, 16:15
Kataku herri ostatuak hartuko ditu artisten lanak asteburu honetan.

Nahi duen edozeinen artelanak jaso eta paratuko dituzte

 

Inauteri hauetan Berako Kataku ostatua arte galeria bilakatuko da. Asteburuan zehar, larunbatetik astelehenera herritarren (haur zein helduen) artelanak jaso eta jarriko dituzte, astelehenean erakusketa irekitzeko. «Marrazki, argazki edo eskulturak, ongi etorriak denak. Denok daukagu artista bat barrenean, atera dezagun egun batez bada ere!», diote Katakutik

Artelanek idatzi bat euskaraz ekarriko beharko dute, argigarri gisara. Kontutan izanik inauteriak direla, Katakutik ohartarazi dutenez, «ez ekarri aprezio sobera diozun artelan hori. Agian ez duzu berreskuratuko edo norbaitek zuzenketaren bat egingo dio. Oraindik ez badakizu zertaz mozorrotuko zaren… arte kritikariak edo “ulertuak” ere behar ditugu!».

Astelehenean "performance" bat egin nahi dutenek ere ateak zabalik izanen dituzte. Izan ere, artisten aurkezpena, artelanen enkantea eta catering zerbitzua izanen dute astelehenean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun