Zuzendaritza batzordea aldatzeko bilera eginen du Ekaitza Elkarteak ortzirale honetan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 20a, 14:30
Azaroaren 1ean izaten den Baserritarren Eguna Ekaitza Elkarteak antolatzen du.

Bazkideen botoak zenbatu ondotik, ondoko bi urteetan Arantzako Ekaitza Elkarteko zuzendaritza osatuko duten kideak izendatu dituzte. Hamar lagunek osatuko dute zuzendaritza eta ortziralean, 19:30ean, bilduko dira lehenbiziko aldiz.

Ekaitza Elkartea osatzen duten 92 bazkideek Ander Almandoz, Jon Altzuri, Olatz Irigoien, Julen Oteiza, Unai Azpiroz, Aintzane Iturria, Gotzon Arenas, Ruth Bertiz, Mikel Altzuri eta Natalia Goñi aukeratu dituzte zuzendaritza batzorderako. Bi urtez  juntan egon ondotik zuzendaritza utzi dutenak, berriz, hauek dira: Dabid Iturria, Rakel Arotzena, Markel Jorajuria, Jon Jorajuria, Edurne Iparragirre, Koldobike Gorostiza, Estitxu Iparragirre, Juanjo Altzuri, Jaime Iturria, Maider Etxague eta Ana Maeztu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun