Areto bete jende bildu da Berako musika eskolako ikasleen emanaldian

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 20a, 09:11

Berako Isidro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek inauterietako kontzertua eskaini zuten atzo, otsailaren 19an, herriko kultur etxean. Areto bete jende bertaratu zen emanaldiaz gozatzera. Mozorro jantziak ikusiz eta kanta atseginak adituz, arratsalde ederraz gozatu zuten musikari eta ikusleek. Hona hemen arratsaldeak utzitako argazki batzuk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun