Otsailaren 20tik 23ra Irlandako Donegal konterriko Letterkenny hirian daude dagoeneko Beti Gazte sokatira taldeko neska-mutilak, lehiarako prest.
Egutegia
Otsailaren 20an, ortzegunean hasiko da klub arteko txapelketa, kategoria ezberdinetan. Goizean, emakumeak 540 kiloko kategorian lehiatuko dira. Arratsaldean, 560 kiloko gizonezko seniorrak eta talde mistoa, 580 kiloko kategorian.
Otsailaren 21ean, ortzirale arrasaldean, gizonezkoen 600 kiloko kategorian (bi talderekin) eta emakumeen 500 kilokoan lehiatuko dira Beti Gazteko tiralariak.
Nazioarteko txapelketan ere
Zenbait kategoriatan, nazioarteko txapelketan Euskal Herriaren izenean (Basque Country) parte hartzeko eskubidea ere irabazi du Beti Gaztek. Lehen tiraldiak larunbat goizean izanen dituzte, 680 kiloko senior gizonezkoetan eta 540 kiloko senior emakumezkoetan. Larunbat arratsaldean txapelketa mistoan ere ariko dira neska-mutilak.
Igande goizean, gizonezkoen 640 kiloko txapelketan ariko dira eta 23 urtez beheitiko txapelketan ere ariko da Ander Mitxelena lesakarra, mundialeko tiralari gazteena, 15 urterekin, Euskal Herriko selekzioarekin. Igande arratsaldean, azkenik, gizonezkoak 600 kiloko kategorian ariko dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!