Etxalarko gazteek sagardotegira ateraldia antolatu dute martxoaren 7rako

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 21a, 08:30
2017an sagardotegira joan ziren Etxalarko gazteak.

Etxalarko gazteek urtero egin ohi dute Gipuzkoako sagardotegiren batera bisita. Aurten, martxoaren 7rako egin dute hitzordua eta Usurbilgo Arratzain sagardotegian izanen dute bazkaria. Joan nahi dutenek otsailaren 23a baino lehenago izena eman eta 20 euro ordaindu beharko dituzte Herriko Ostatuan. Autobusa 13:00etan abiatuko da eta 04:00etan itzuli.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun