Gazte inauteriak ere antolatu dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 19a, 13:00
INRI taldeak joko du larunbat arratsaldean Arrano ostatuan.

Larunbatean gazte bazkaria Arranon, mozorro lehiaketa, bingoa, INRI taldearekin kontzertua eta Endara DJ izanen dute

Buruztanka gaztetxeak, Arrano ostatuak eta Ernaik antolatuta, animazioa berezia izanen da otsailaren 22an, inauterietako larunbatean Arranon.

Larunbatean 14:30ean gazte bazkaria izanen dute (otsailaren 19ra bitarte apuntatu daiteke). Ondotik, mozorro lehiaketa eta bingo musikatua izanen dute eta 19:00etan RIP taldeari omenaldia egiten dion Berako INRI taldeak kontzertua eskainiko du. 01:00etatik aitzinera Endara DJ ariko da musika jartzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun