Pasa den asteburu honetan, ortzilale arratsalde eta larunbat goizean, Iruñean Nafarroako flauta-joleen 9. topaketan parte hartu dute Lesakako Musika Eskolako zeharkako txirulako ikasleek.
Ekitaldia otsailaren 14an, ortzirale arratsaldean eta otsailaren 15ean, larunbat goizean ospatu da Iruñeko Musikaren Hirian. Bertan, Nafarroako musika eskoletako zeharkako txirulako ikasleak bederatzigarren aldiz elkartu dira adin guztietarako tailerretan, kontzertuetan eta formakuntza jardueretan parte hartzeko.
Lesakako musika eskolatik ikasle hauek parte hartu dute: Uxue Biurrarena, Naiara Ubiria, Onintze Iparragirre, Janire Otxandorena, Leire Ariztegi, Maddi Zubieta, Aroia Ordoki, Naia Apeztegia eta Saraih Alzugarai ikasleak, Olatz Rojo irakaslearekin batera.