Ekhine Zapiain bertsolari beratarra Abra sariketako txapeldun suertatu da

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 18a, 17:00

Joan den ortziralean Euskal Herri osoko sei bertsolari gazte aritu ziren Algortan bat-bateko saioan

 

Ekhine Zapiain Arlegi beratarrak, bertsolari gazteentzako antolaturiko Abra Sariketa irabazi du. Joan den ortziralean, Algortan burutu zen Albe Algortako bertso eskolak antolatzen duen bat-bateko sariketako finala. Euskal Herri osoko sei bertsolari aritu ziren kantuan; Ekhine Zapiain beratarrarekin batera, Aritz Landeta getxoztarra, Maddalen Ruesgas berangoarra, Martin Abarrategi aramaioarra, Lierni Rekondo lasartearra eta Irati Alkantarilla urruñarra.

Lehen fasea akitu ondotik, Ekhinek buruz buruko saioa jokatu zuen Irati Alkantarillarekin, gaur egungo Euskal Herriko eskolarteko txapeldunarekin. Nafarroako eskolarteko azken bi txapelketetan txapeldunorde izan ondotik, bat-bateko lehen txapela jantzi du 17 urteko beratarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun