Inauterietako kontzertua eskainiko du Berako Musika Eskolak otsailaren 19an

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 18a, 14:00

Berako Musika Eskolak Inauterietako kontzertua eskainiko du asteazken arratsaldean Kultur Etxean.

Asteazkenean 18:00etan hasita Kultur Etxean

 

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak Inauterietako kontzertua eskainiko du otsailaren 19an, asteazkenean 18:00etan hasita Berako Kultur Etxean. Sarrerak parte hartuko duten musikarien artean banatuko dira soilik. Sobratzen badira egunean Kultur Etxeko sarreran partituko dira. Ondotik, beheko gelan, txokolatea eta bizkotxoak banatuko dira denen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun