Lesakako gizarte eta kultur elkarteek dirulaguntza eskatzeko epea zabaldu du Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 14a, 19:00

Lesakako kultur eta gizarte eragileek dirulaguntza eskatzeko aukera izanen dute. Argazkian, abesbatza Harriondoan eskainitako emanaldi batean.

Otsailaren 21eko 13:00 bitarte

 

Lesakako entitate soziokulturalei zuzendutako 2020rako dirulaguntzak eskatzeko epea irekia da. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 21eko 13:00etan bukatuko da. Udalak ematen dituen diru-laguntzek kultura, musika, kirol elkarte eta irabazi asmorik gabeko eragileek egiten duten lanaren alde egitea dute helburu. Dirulaguntzak hiru multzotan banatuko dira: herriko ohiturekin lotutako jarduerak, funtzionamendu-gastuak eta bertze jarduera batzuk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun