Zakuzaharrak josteko tailerra eginen dute otsailaren 15ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 14a, 15:00
Jostunen lana nahitaezkoa da inauterietako igandean zakuzaharrak atera daitezen.

Larunbatean 11:00etan hasita Arranon

 

Inauteri ofizialen datak hurbiltzen ari dira eta hori sumatzen hasi da giroan. Lesakan, joan den larunbatean egin zuten zakuzaharren bilera eta larunbat honetan, otsailak 15, iaz bezala, jostunentzako tailerra  eginen dute Arrano elkartean, 11:00etan hasita. Izan ere, jostunak eta belarra betetzeko laguntzaileak behar beharrezkoak izanen dira aurten ere inauterietako igandean zakuzaharrak atera daitezen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun