Zuhaitzaren Eguna ospatuko dute Beran otsailaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 13a, 20:00
Zuhaitzaren Eguna ospatuko dute larunbatean Beran.

Manttale eta Berako Ehiza eta Arrantza Elkartearen eskutik

 

Manttalek eta Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak, udalaren laguntzaz antolatutako Zuhaitzaren Eguna otsailaren 15ean eginen dute Beran. Larunbat goizeko 9etan plazan Altzateko plazan geldituko dira Santa Barbarara oinez joateko. Ahal bada aitzur bat eramateko ere eskatu dute. Zuhaitzak landatu eta gero gosaria eginen dute Ehiza eta Arrantza Elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun