Igandean 16:30ean Harriondoa Kultur Etxean
Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko Guraso Elkarteek, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta, ikasturte honetan ere Zinema euskaraz eskaintzen ari dira igande arratsaldetan Harriondoa Kultur Etxean. Otsailaren 2an, igandean 16:30ean Ozzy eskainiko dute. Sarrera 2 euro gostako da eta merienda ere eskainiko dute bertan, bizkotxoa eta txokolatea, bertze euro baten truke.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.