Basurde batek lesakar bat zauritu du

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 13a, 12:53

Gaur goizean gertatu da. Itxura guztien arabera, zaurituta zegoen basurde bat Lesakan karrikara jautsi da. Bideoan ageri den bezala, Biurgaraiko errekan ikusi dute. Hor, basurdeak erreka ondotik pasatzen ari zen herritar bat zauritu du eta, gero, errekaz erreka aitzinera segitu du ehiztari batek basurdea hil duen arte. Zauritutako emakumezkoa osasun zerbitzuetara eraman dute eskumuturrean eta sorbaldan dituen zauriak sendatzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun