Arantzako Ekaitza Elkarteak zuzendaritza batzordea aukeratzeko batzarra eginen du ortziralean

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 13a, 11:30
Azken bi urteotan Ekaitza Elkarteko juntan egon diren hamaika lagunetik hamar.

Elkarteko bazkide diren 92 kideek emandako botoak zenbatuko dituzte 19:30ean hasiko den bileran. Hala, azken bi urteotan zuzendaritzan egon diren hamaika lagunen ordezkoak izendatuko dituzte. Bazkideek gaurko eguna dute botoa emateko hondarreko eguna.

Gehienez hamar bazkideri eman daiteke botoa eta Ekaitza Elkarteko buzoian sartu edo juntako norbaiti eman beharko diote boto-orria. Bihar botoak zenbatu ondotik Dabid Iturria, Rakel Arotzena, Markel Jorajuria, Jon Jorajuria, Edurne Iparragirre, Koldobike Gorostiza, Estitxu Iparragirre, Juanjo Altzuri, Jaime Iturria, Maider Etxague eta Ana Maezturen ordezkoak aukeratuko dituzte. Juntakide izendatu berriek osatuko dute ondoko bi urteetan Ekaitza Elkarteko Zuzendaritza Batzordea eta azken bi urteotan juntan egondakoek sei urtez zuzendaritzan ez egoteko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun