Edu Zelaieta idazleak eta Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikariek sortu zuten 2004an Mugaldekoak taldea, Zelaietaren izenburu bereko poesia liburuko olerkiei musika jartzeko. Gerora, Xavi Perez baxu jotzailea eta Mattin Arbelaitz bateria jotzailea batu dira taldera eta zuzenekoetan rock formatuaren aldeko apustua egin dute.