Clown-antzerki ikuskizuna eskainiko du Uhartean antzerki taldeak otsailaren 16an Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 13a, 07:30

Igandean 18:00etan hasita ‘En tránsito. Perdonen las molestias’ antzezlana hasiko da Kultur Etxean

 

Uhartean antzerki taldearen eskutik, En tránsito. Perdonen las molestias clown-antzerki ikuskizuna eskainiko dute otsailaren 16an, igandean 18:00etan Berako Kultur Etxean. Sarrera 6 euro ordaindu beharko da eta saioa gaztelaniaz eskainiko dute.

Sortzen garen lehenengo egunetik iraungitze-data daukagula badakigun arren, oraindik ere, gure gizartean tabu izaten jarraitzen du heriotzak.

Ikuskizunaren gidoia, oinarritua dago Enric Benito onkologoak, heriotza prozesuaren zein beraren fase ezberdinen inguruan, eskainitako hitzaldi batean. Zuzeneko musikak eta olerkiek lagunduta, pailazoak eta antzezleak bat egingo dute bide hau igarotzeko.

 

Sinopsia

Bundak diagnosi garbia jaso berri du: ez dago irtenbiderik, hilzorian dago.
Mor Bundaren kontzientzia da eta azken hau trantzea igarotzen laguntzea du helburu. Bundak ez du joan nahi, oraintxe bertan ez datorkio batere ongi.

Bi pertsonaien arteko elkarrizketak Bundaren barneko gatazka islatzen du. Gisa berean, honek, ukapenetik amore emateraino dagoen ibilbidearen lekuko izateko aukera eskaintzen dio entzuleari.

Fase bakoitzak bere poesia propioa dauka eta, oinarri horretatik abiatuta, Bundak eta Morrek emozioen bide sakonean murgiltzen lagunduko digute.

Bi zapi eta gitarra bat izanen dira euren esku duten atrezzo bakarra behin betiko laxatzea eman arte.

Pailazoa barre eragitera ez datorren arren, agerian geldituko diren emozioen lagun izanen dugu umorea antzezlan osoan zehar.

Ikuskizun honek, euren bizitzeko zein hiltzeko gaitasunak barrutik haztera eta bizitza maitatzera eraman gaituzten pertsonentzako omenaldia izan nahi du, eta baita egunero hiltzeko prozesu ederra laguntzen diharduen jendearentzat ere.

Antzezle eta gitarra-jotzailea: Araitz Bizkai
Clown antzezlea:  Esther Carrizo
Zuzendaritza:  Ramon Albistur
Jatorrizko gidoia:  Esther Carrizo
Olerkiak eta kantuen hitzak:  Araitz Bizkai eta Ramon Albistur
Musika sorkuntza:  Araitz Bizkai
Musika grabazioa: David Aranaz / El Contenedor de Ruido
Grabatutako ahotsak:  Adriana Olsina, Ana María Abenia, Beñat Gurmendi, Esther Carrizo, Jessica Simon, Miren Aingeru Saralegi y Ramón Albistur
Argazkigintza: Ramon Albistur
Ekoizpena eta banaketa:  www.uhartean.com

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun