Larunbateko kaldereroek iragarriko dituzte Berako inauteriak

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 13a, 18:00
Larunbatean kalderero ateratzeko ortzegunean eginen dute entsegua Musika Eskolan.

Entsegua ortzegunean 19:00etan eginen dute Musika Eskolan eta Inude eta artzaien entseguajk heldu den asteazken eta ortziralean eginen dituzte

 

Berako inauteriak iragartzera etorriko dira aurten ere Kaldereroak. Otsailaren 18an, larunbat arratsaldeko 7etan eginen dute bere ohiko ibilbidea, Illekuetatik Herriko Etxeko Plazara, Altzate, Legia, Zahar Etxea, Eztegara, Iturlandeta, Eztegara, Bidasoa karrika eta San Esteban karrikan barna pasatuta. Euria eginen balu, Altzateko pilotalekuan eginen litzake ekitaldia. Kaldereroen entsegua, berriz otsailaren 13an, ortzegunean 19:00etan eginen dute Musika Eskolan

Inudeak eta artzaiak entseguak

Inudeak eta Artzaien konpartsan ateratzeko entseguak, berriz, Eztegara pilotalekuan eginen dituzte otsailaren 19ean, asteazkenean, 19:30ean eta otsailaren 21ean, ortziralean, 19:30ean. Bazkarirako txartelak ere entsegu egunetan salgai jarriko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun