Ane Eltzaurdia beratarrak garaipena lortu du Hiru Herri Trailean

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 11a, 13:00
Ane Elltzaurdia beratarrak ibilbide laburreko garaipena lortu zuen Hiru Herri Trailean.

Manttaleko korrikalariak 8 kilometroko ibilbide laburrean nagusitu da Uharten

 

Hiru Herri atletismo taldeak bigarren urtez antllatutako Hiru Herri Trail mendi lasterketa egin zuten otsailaren 9an, Uharten hasi eta bukatuz. 18 eta 8 kilometroko ibilbideak zituzten aukeran eta ibilbide laburrean, Manttale taldeko Ane Eltzaurdia beratarra nagusitu zen (45:08).

Eltzaurdiak bi minutu eta erdi baino gehiago aldea atera zion bigarren izan zen Camp Baseko Garazi Artolari (47:45) eta lau minutu baino gehiagokoa Txantreako Silvia Villanuevari (49.21). Mutilen artean, Hiru Herriko Xabier Macias izan zen garaile (35.50). Ibilbide luzean ere Hiru Herriko bi korrikalari nagusitu ziren: Ion Sola (1:27:51) eta Irene Segura (1:43:22).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun