Ehun lagun baino gehiago bildu dituzte asteburuan Lesakan egindako auzo-bilerek

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 10a, 14:00
Ladis Satrustegi alkatea, ortzirale arratsaldean egin zen lehen auzo-bileran.

Udalak balorazio hagitz ona egin du eta udaberrian baserri auzoetan ere egin nahi dituzte

Lesakako udalak deituta, herrigunean bizi diren bizilagunekin auzo-bilerak egin dituzte asteburu honetan. Ortzirale arratsaldean hasi eta igande eguerdira bitarte sei bilera egin dituzte, bertze hainbertze auzoetako bizilagunekin eta udalaren balantzea «hagitz positiboa» izan da, Ladis Satrustegi alkateak aipatu digunez. «Herritarrek dituzten kezkak identifikatu dira, horietako batzuk auzoz auzo errepikatzen dira eta ahal den neurrian, soluzioa ematen saiatuko gara», adierazi du alkateak. Asteburu honetan herrigunean egin dira bilerak eta udaberri aldera, baserri auzoetako bizilagunekin biltzeko asmoa ere agertu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun