Giro eta umore ederra Arantzako inauterietan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 10a, 11:30

Hiru egunez, ortzegunetik igandera, inauterien aitzakian besta giroan ibili dira aranztarrak. Mozorro Zurien eta gaztetxoen eskeak, eskolako haurren herri kirol jaialdia, bertso eta emakume afari jendetsuak, Gorapeko dantzaldi ederrak, Mozorro Beltzen harat-honatak, mozorrotutako haur, gazte eta helduen kalejira... Eguraldia lagun, giro bikaina izan dute aurtengo Arantzako inauterietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun