Fernando Mikelarenak bere azken liburua aurkeztu du Beran

'La (des)memoria de los vencedores' liburuaren berri eman du ortzegun arratsaldean Beralandetan

Fernando Mikelarena Berako historialari eta idazlearen azken liburua, La (des)memoria de los vencedores. Jaime del Burgo, Rafael García Serrano y la Hermandad de Caballeros Voluntarios de la Cruz aurkeztu du ortzegun arratsaldean Beralandetan. 1936-1937an gerrako irabazleek Nafarroan egin zuten garbiketa politikoari buruz idatzi duen trilogiaren azken alea da, Sin piedad eta Muertes oscuras liburuen ondotik. Pamiela argitaletxeak argitaratu du. Fernando Mikelarena Peña (Bera, 1962) historian doktorea eta Zaragozako Unibertsitateko irakaslea da.

Jaime del Burgo, Rafael García Serrano eta Gurutzearen Zaldun Boluntarioen ermandadea

Oroimena eta oroitzapen eza nahitaez termino osagarriak dira 1936ko kolpearen kasuan eta Nafarroan karlista, falangista eta militar kolpezaleek eragindako gerran.  Alde batetik, goraipatu zutenaren esanahiarengatik, politika frankistak erraten zuena Nafarroan nolabaiteko moldaketa egin baitzen; eta bertzaldetik, isiltasun lege politika ezarri zuten kontrakoentzat izandako garbiketa politika krudela isilaraziz.

Memoria horren eta oroitzapen eza horren argudio diskurtsioak hainbat kontaketa autobiografikorekin osatu ziren; errate baterako, Jaime del Burgo, erreketeen aldetik, eta Rafael García Serrano, falangisten aldetik, eta gisa berean kolpezaleak betirako oroitarazteko azpiegituren sorrerarekin; adibidez, Iruñean egindako makromonumentua kolpezaleek egindakoa betiko gogoan izateko «Navarra a svs mvertos en la Crvzada», oroimen elkarteek zainduta, Gurutzearen Zaldun Boluntarioen Ermandade bezalako elkarte kalista. Hau guztia posible izan zen hamakadatan izandako boterearen monopolioarengatik eta ondorengo oroitzapen ezagatik.

Sineztezina da 2020an kolpezaleek sortutako memoriak eta oroitzapen ezak historiaren ezagutza baldintzatzen eta oztopatzen jarraitzen dutela; baita milaka biktimei justizia egiten galarazten ere, horietako aunitz egun desagertuak..

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun