Arantzako gizaseme bat hil da N-121-A errepidean izandako istripu batean

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 6a, 16:30

Istripua gertatu den ingurua, Irunen, Lastaola eta Alunda artean

Auto batek eta kamioi batek talka egin dute N-121-A errepidean, Irunen, eta talkaren ondorioz autoaren gidaria hil da. Kamioiaren gidariak ez du zauririk. Ezbeharra 14:50 aldera gertatu da.

 

Luis Mari Andueza Agara, Arantzako 55 urteko gizasemea hil da gaur, otsailaren 6an, Irunen izandako istripu batean. Jakinarazi dutenez, istripua 14:50 aldera gertatu da. Peugeot 306 batek eta DAF kamioi batek talka egin dute. Istripua izan eta berehala, Osakidetzako anbulantzia medikalizatu bat bertaratu da, baina osasun langileek gidaria hilik zegoela egiaztatu bertzerik ezin izan dute egin, eta suhiltzaileek atera behar izan dute gorpua autotik. Kamioiaren gidariak ez du zauririk.

Istripuaren ondorioz, errepidea bi noranzkoetan itxita egon da hiru orduz eta trafikoa errepide zaharretik desbideratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun