Mozorro Zuriak eta eskolako gaztetxoak dantzan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 6a, 16:20

Gaur hasi dituzte inauteriak Arantzan. 25 Mozorro Zuri inguru bildu dira gosaltzeko eta, ondotik, eskolako ikasleei bisita egin diete. Salto eta dantza girotu dute Arantza. Arratsaldean, eskolako haurrek jaialdiaz gozatuko dute. Helduek berriz, emakumeen afaria eta bertso afaria izanen dituzte, Pabloenean eta Aterpean, hurrenez hurren. Beñat eta Fernandoren eskutik, dantzarako aukerarik ez dute faltako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun