Bidasoaldeko ekoizleen azoka larunbatean eginen dute Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 7a, 12:00
Eguraldiak laguntzen badu Beralandetako atarian eginen dute Bidasoaldeko ekoizleen azoka larunbat goizean.

Larunbatean 10:30etik 13:30era Beralandetan izanen da

Bi urteotan Ricardo Barojako arkupeetan egin izan dute Baztan-Bidasoko ekoizleen azoka, baina abendutik aitzinera, lekuz aldatu eta Beralandeta da ekoizleen bilgune. Eguraldi ona eginez gero, kanpoko aldean eta txarra baldin bada, areto barrenean elkartuko dira larunbatean 10:30etik 13:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun