Otsailaren 9an, igandean 18:00etan kontzertua eskainiko dute Balen Lopez de Munainek gitarrarekin eta Paola Zannonik biolontxeloarekin Etxalarko Elizan. '25 pieza gitarrarako' liburuan oinarritutako kontzertua izanen da, musika klasikoa, euskal folka eta jazz estiloa uztartuz eskainiko dutena.
Gitarra jaialdi aunitzetan gonbidatu dute Balen Lopez de Munain bilbotarra, eta jo izan duen guztietan bere errepertorioaren originaltasuna azpimarratu dute, baita errepertorioan euskal konpositoreek daukaten presentzia nabarmena txalotu ere. Paola Zannoni ere Italiatik dator, Veronako kontserbatorioan inprobisazio eta biolontxelo jazzeko tituluduna dena.