Auzo-bilerak deitu ditu Lesakako Udalak otsailaren 7, 8 eta 9an

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 5a, 06:30

Herriguneko bizilagunekin auzoka bilduko dira udal ordezkariak.

Auzotarren kezkak aditu eta aztertzea da helburua eta udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzea ere bilatuko da

Lesakako udalak auzo-bilerak deitu ditu otsailaren 7an, 8an eta 9an. Lehen bilera hauetan, herriguneko bizilagunekin bilduko da, auzotarren kezkak aditu eta bertan aztertzeko helburuarekin. Horretaz gain, udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetu nahi dute.

Otsailaren 7an, ortziralean 18:00etan, Albistur karrika (41. Zenbakira arte), Azkaine eta Otsangoko auzotarrekin bilduko dira lau bloketan; eta 19:30ean Antoiu, Koskontako bidea, Itturrunzubi, Estrata eta Albistur karrikakoak (25. Zenbakira arte) Itturrunzubiko plazoletan.

Otsailaren 8an, larunbatean 10;30ean, Albistur, Zarandia, Arretxea, Ote eta Pikuzelaia karriketakoekin bilduko dira Biskantxeneko plazoletan (euria egiten badu, udaletxeko arkupetan); eta 12:00etan Beheko plaza, Plaza Zaharra, Plaza Berria eta Sumusa karrikakoekin plazan (euria egiten badu, Alondigako arkupeetan).

Otsailaren 9an, igandean 10:30ean Bittirika karrikakoak, Bittiriko plazakoak eta Garaikomendiko bidekoak daude deituak Bittiriko plazan; eta 12:00etan Eltzeta, Arratzubi eta Martxanpaita karrikakoak Eltzetako plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun