Fernando Mikelarenak bere azken liburua aurkeztuko du Beran otsailaren 6an

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 4a, 13:00
Fernando Mikelarenak sorterrian aurkeztuko du bere azken liburua.

'La (des)memoria de los vencedores' liburuaren berri emanen du ortzegunean 19:00etan Beralandetan

 

Fernando Mikelarena Berako historialari eta idazlearen azken liburua, La (des)memoria de los vencedores. Jaime del Burgo, Rafael García Serrano y la Hermandad de Caballeros Voluntarios de la Cruz aurkeztuko du otsailaren 6an, ortzegunean, 19:00etan, Beralandetan. 1936-1937an gerrako irabazleek Nafarroan egin zuten garbiketa politikoari buruz idatzi duen trilogiaren azken alea da, Sin piedad eta Muertes oscuras liburuen ondotik. Pamiela argitaletxeak argitaratu du.

Fernando Mikelarena Peña (Bera, 1962) historian doktorea eta Zaragozako Unibertsitateko irakaslea da.

 

Jaime del Burgo, Rafael García Serrano eta Gurutzearen Zaldun Boluntarioen ermandadea

Oroimena eta oroitzapen eza nahitaez termino osagarriak dira 1936ko kolpearen kasuan eta Nafarroan karlista, falangista eta militar kolpezaleek eragindako gerran. Alde batetik, goraipatu zutenaren esanahiarengatik, politika frankistak erraten zuena Nafarroan nolabaiteko moldaketa egin baitzen; eta bertzaldetik, isiltasun lege politika ezarri zuten kontrakoentzat izandako garbiketa politika krudela isilaraziz.

Memoria horren eta oroitzapen eza horren argudio diskurtsioak hainbat kontaketa autobiografikorekin osatu ziren; errate baterako, Jaime del Burgo, erreketeen aldetik, eta Rafael García Serrano, falangisten aldetik, eta gisa berean kolpezaleak betirako oroitarazteko azpiegituren sorrerarekin; adibidez, Iruñean egindako makromonumentua kolpezaleek egindakoa betiko gogoan izateko «Navarra a svs mvertos en la Crvzada», oroimen elkarteek zainduta, Gurutzearen Zaldun Boluntarioen Ermandade bezalako elkarte karlista. Hau guztia posible izan zen hamarkadatan izandako boterearen monopolioarengatik eta ondorengo oroitzapen ezagatik.

Sineztezina da 2020an kolpezaleek sortutako memoriak eta oroitzapen ezak historiaren ezagutza baldintzatzen eta oztopatzen jarraitzen dutela; baita milaka biktimei justizia egiten galarazten ere, horietako aunitz egun desagertuak.

 

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun