Naiara Trigueros beratarrak debuta eginen du Emakume Master Cup pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 31a, 20:00

Aurten ere ikusmina piztu du Emakumeen Master Cup txapelketak.

Larunbatean Antzuolan jokatuko den jardunaldian, promozio mailan pilota gozoarekin ariko da, Ane Urkizurekin bikote eginez, Ekiñe Otaola eta Andrea Aldaregiaren kontra

Joan den asteburuan Huescan eta Bartzelonan aurre-kanporaketa batzuk jokatu ondoren, Binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup Euskal Herrira itzuliko da,  zehazki Antzuolako pilotalekura,  larunbat honetan, txapelketako bigarren jardunaldia jokatzeko. Promozio txapelketan, pilota goxoarekin, debuta eginen du Naiara Trigueros beratarrak.

Larunbatean 17: 00etatik aitzinera, lau partida jokatuko dituzte, bi 16 urtez azpikoak eta bana pilota goxoarekin –promoziokoa– eta mistoarekin. Parte hartzaileen artean nabarmentzekoak dira Bartzelonako Maria Isabel Garcia eta Leire Arribas, Laia Salsamendi eta Ane Mendiburu nafarren aurkako kanporaketan parte hartzeko autoz 1500 kilometro –joan eta etorri– eginen dituzten bi pilotari gazte. Larunbatekoa ez da Nafarren Etxeko bi pilotariak Euskal Herriko frontoi batean lehiatuko diren lehen aldia, bai, ordea, Laboral Kutxa Emakume Master Cupean parte hartuko duten lehen aldia.

Ikusmina sortu du, halaber, Nagore eta Leire Galeano ahizpen partidak: Antzuolako bi pilotari gazteek euren pilotalekuko ikusleen berotasuna aprobetxatzen saiatuko dira, 16 urtez azpikoen kanporaketa aitzinera ateratzeko, Lizartzako Irati Zabalaren eta Barakaldoko Maialen Bediaren aurka.

 

Larunbatean 17:00etatik aitzinera Antzuolako pilotalekuan

Sub 16

Olatz Insausti (Antzuola) eta Eider Salbide (Uharte) – Aizane Ibarrola (Uharte) eta Eider Zubizarreta

Nagore eta Leire Galeano (Antzuola) – Irati Zabala (Lizartza) eta Maialen Bedia (Barakaldo)

Promozioa, pilota goxoarekin

Naiara Trigueros eta Ane Urkizu – Ekiñe Otaola eta Andrea Aldaregia

Promozioa, pilota mixtoarekin

Laia Salsamendi eta Ane Mendiburu (Uharte) – Maria Isabel eta Leire Arribas (Bartzelona)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun