Lesakako suhiltzaile boluntarioen taldean sartzeko deialdia egin dute

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 2a, 10:00
Lesakako suhiltzaile boluntarioek kide berriak nahi dituzte taldean.

Udaberrian ikastaroa eginen dute eta herrian praktikak egiteko aukera ere eskaini dute

Lesakako Suhiltzaile boluntarioek eta Udalak herritarrak animatu nahi dituzte suhiltzaile  taldean sartzera. Suhiltzaile boluntario izateko kurtsoa eginen da udaberrian (apirila eta ekaina bitartean), eta interesa duenak Udaletxera dei dezake suhiltzaile boluntario izateko eman beharreko pausuak ezagutzeko.

Gainera, hilabetero, hirugarren larunbatean, goizez, herrian praktika egiten dute suhiltzaile boluntarioek. Kide izan nahi izanez gero, funtzionamendua ezagutzeko bertara ager daiteke edozein herritar.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun