Ilbeltzaren 31n eta otsailaren 1ean lehen saioak
Aitzinetik, gaur berean saioak izanen dituzte. Etxarrin, ortziralean 19:00etan Dantzalekuan Larraun-Araitzko Lararun da Araitz. Bi dozena eta Barañaingo Ipar Haizea ariko dira; ortziralean 21:30ean Iturmendiko gaztetxean Sakanako Sakaña eta Iruñeko Drimtin ariko dira; ortziralean 19:30ean Txantreako Euskaldunon Biltokian Txantrea-Barañaingo Hego Haizea eta Lizarrako Lizarrako bardeak ariko dira; otsailaren 1ean, larunbatean 18:00etan Erroko Erroko-Etxea elkartean Erroibar-Aezkoako Pirini Bardo eta Lesakako Arranopola (Ane Telletxea, Eneko Fernandez, Erika Lagoma, Estitxu Arozena, Etxahun Azkarraga, Iban Garro, Iratxe Muxika, Jon Silveira, Josu Sanjurjo, Lide Igoa, Ninbe Urtxegi eta Uxue Mesa) ariko dira.
Otsailaren 14ra arte luzatuko da lehen fasea, eta bertan, bina saiotan kantatuko du talde bakoitzak, multzo bereko beste bi taldeen aurka. Lehen fasetik sei talde sailkatuko dira finalaurrekoetara.
Guztira, 13 talde eta 96 parte hartzaile ariko dira Bardoetan, Nafarroako taldekako bertsolari txapelketan. Finala martxoaren 28an jokatuko da, Lizarran.