Garazi Conderen kartelak iragarriko ditu Lesakako inauteriak

Ttipi-Ttapa 2020ko urtarrilaren 31

Garazi Conde Orubek egindako kartelak iragarriko ditu Lesakako inauteriak.

Garazi Conde Oruberen kartelak iragarriko ditu aurtengo Lesakako inauteriak. Lesakako Udalak lehen aldiz antolatutako lehiaketara aurkeztutako hamaika lanekin erakusketa eta herri-bozketa egin zen ilbeltzaren 20tik 24ra eta bere lana izan zen bozkatuena. 250 euroko saria jasoko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun