‘Ballerina’ filma eskainiko dute otsailaren 2an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 31a, 07:30

'Ballerina' filma ikusteko aukera izanen dute igande arratsaldean Lesakan.

Igandean 16:30ean Harriondoa Kultur Etxean

Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko Guraso Elkarteek, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta, ikasturte honetan ere Zinema euskaraz eskaintzen ari dira igande arratsaldetan Harriondoa Kultur Etxean. Otsailaren 2an, igandean 16:30ean Ballerina eskainiko dute. Sarrera 2 euro gostako da eta merienda ere eskainiko dute bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun