Magia ikuskizuna izanen dute Beran otsailaren 2an

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 29a, 13:00
Ordubetez baino gehiagoz «ezinezkoa errealitate bihur daiteke» Hodei Magoaren ikuskizunean.

Hodei Magoak ‘Ezinezkoaren logika’ eskainiko du igandean 18:00etan Kultur Etxean

Hodei magoak Ezinezkoaren logika magia ikuskizuna eskainiko du euskaraz otsailaren 2an, igandean 18:00etan Berako kultur etxean. Berako Kultur Batzordeak antolatutako emanaldirako sarrera sei euro ordaindu beharko da.

Ezinezkoa: ezin daitekeena edo betetzeko zaila dena

EZINEZKOAREN LOGIKAn arau bakarra dago: ez dago eskuraezina den ezer. Ordubetez baino gehiagoz «ezinezkoa errealitate bihur daiteke».

​Hodeik bere ikuskizun berria aurkezten digu, formatu handiko ekoizpena hainbat urte osatzen egon den joku aukeraketarekin, emaitza originala lortuz, zeinean denok ezagutzen dugun magia klasikoa, sortzen ari den magia modernoarekin bat egiten du. Ezinezko ihesak, hainbat zatitan mozten diren gorputz atalak, asmaketa imajinaezinak, baita publiko osoak parte hartuko duen joku handia ere.

​Hau guztia argi, kolore eta kez betetako argiztapen harrigarriaz; landutako soinu-bandaz; eta Hodeiren presentzia nabarmentzen duen eszenaratzeaz, erritmoaz eta inork axolagabe utziko ez duen umoreaz lagunduta.

Posible eta ezinezkoaren arteko muga non dagoen aurkitzera ausartzen zara?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun