Igantziko Biltoki elkarteak otsailaren 1ean eginen du batzar nagusia

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 29a, 12:00
Igantziko Biltoki elkartean eginen dute batzarra.

Larunbatean 20:30ean bilduko dira, gai berezirik gabe

Otsaillaren 1ean izanen da da Biltoki Elkarteko urteko batzar nagusia. Ez da gai berezirik izanen, juntakideen erranetan, eta, ondorioz, urteko ekintzak, kontuak, bazkideen gorabeherak… izanen dira larunbatean 20:30ean hasiko den bilkuran jorratuko dituzten gaiak.

Bertzalde, elkarteak antolatutako adimen emozionaleko ikastaroaren zerrenda bete egin da azkenean, 20 lagun hasi ziren ikastaroan ilbeltzaren 25ean eta otsailaren 1ean, 22an eta 29an izanen dute segida. Donna Apelaniz da ikastaroen gidatzailea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun