Mendiko hainbat gai aztertzeko bilera eginen dute urtarrilaren 31n Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 28a, 14:00

Zuhaitz eroriak Bereautik Zubiberrirako bidean. Hauek eta Berrotarango errekakoak kentzea eskatu du Lesakako Udalak bando bidez.

Berrotarango errekan eta Bereautik Zubiberrira doan pistan haizeteak botatako arbolak kentzeko bertze bando bana argitara eman du Lesakako Herriko Etxeak

Mendiko zenbait gai aztertzeko bilera deialdia egin du bando bidez Lesakako udalak urtarrilaren 31n, ortziralean 19:30ean, Herriko Etxeko Pleno aretoan. Gai ordenean, PAC-aren dirulaguntza, auzolanak eta bertzelako gaiak izanen dituzte.

Bertze aldetik, Berrotarango errekako arbolak kentzeko eta Bereautik Zubiberrira doan pistako arbolak kentzeko bertze bando bana ere argitara eman du Lesakako Udalak. Azkeneko haizete gogorrean eroritako zuhaitzak daude bi erreka bazter horietan eta bakoitzak bereak dituen arbolak kentzeko deia egin du. Laguntza behar izanez gero, Udaletxera ere jo daitekeela gogorarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun