Urteko lehen ateraldia Beran egin dute Arkupeak elkarteko mendizaleek

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 22a, 16:00

Arkupeak elkarteko mendizaleak, asteartean Beran, urteko lehen ateraldia egiteko prest.

Joan den urteko ohiturari eutsiz, hilabeteko hirugarren asteartean mendi ateraldia egin dute Arkupeak jubilatu elkarteko mendizaleek. Ilbeltzaren 21ean egin zuten urteko lehen ateraldia eta Beratik Biriatura bitarteko bidea egin zuten 70 bat mendizalek. Gero, indarrak berreskuratzeko Berako Zalain jatetxean bapo bazkaldu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun