Guztiok taldeko ume aunitzek behar bereziak edota desgaitasunak dituztela oroitarazi dute Guztiok taldetik, eta «ume horiek parte har dezaketen ekintzak, zoritxarrez, urte guztian gutti izaten dira», gaineratu dute. «Poliki-poliki inklusioa lortzen» ari dela diote, baina «oraindik egiteko lan haundia» dagoela nabarmendu dute.