Giro ederra izan dute Lesakan ospatutako Nafarroako seigarren trikitixa jaialdian

Larunbateko emanaldia ETBk grabatu zuen, aitzinerago eskaintzeko asmoarekin

Nafarroako seigarren trikitixa jaialdia ospatu dute urtarrilaren 18an Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Ibon Gaztañazpik aurkeztu zuen emanaldian Iñorkiñak; Irma Karrera eta Jokin Tolosa; Imuntzo eta Aintzane Agirrebeña; Zazpietan lehenak joteroak, Ioar Oteiza, Garazi Erbiti eta Ladis Satrustegi; Iñaki Plaza eta Alex Lopez eta Iker Goenaga eta Jon Lasa aritu ziren trikiti, pandero eta bertzelako musika-tresna eta ahotsen doinuak hedatzen. Euskal Telebistak ere grabatu zuen emanaldia, aitzinerago telebistatik eskaintzeko asmoarekin. Argazkiak: Ibon Errazu Uria

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun