Pentsio eta bizi duinaren aldeko elkarretaratzea egin dute Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 20a, 20:00

Pentsio eta bizi duinaren aldeko elkarretaratzea egin dute Beran Pentsionistak martxan

Baztan-Bidasoko Pentsionistak Martxan elkarteak deituta, kontzentrazioa egin dute ilbeltzaren 20an astelehen eguerdian Berako Mukixuko zubian. ‘Pentsio duina, bizi duina’ goiburupean egin dute elkarretaratzea. Pentsio sistema propioa, publikoa, pertsona guztiendako, gutxienez, 1080 eurokoa izanen dena, lortzeko mobilizazioak egiten segitzeko asmoa azaldu dute eta ilbeltzaren 30eko greban parte hartzeko deia ere luzatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun