Ortziralean 18:30ean Kultur Etxean ‘¿Qué coño está pasando?’ emanen dute
¿Qué coño está pasando? dokumentala eskainiko dute urtarrilaren 24an, hau da, hondarreko ortziralean, Etxalarko kultur etxean. Feminismoari buruzko dokumentala ikusteko hitzordua 18:30ean zehaztu dute. Rosa Marquez eta Marta Jaenesek idatzi eta zuzendutako dokumentala Netflix plataforman eskaini dute, arrakasta handiarekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.