Kapoeira erakustaldia eta Hurih bikotearen musika izanen dituzte otsailaren 1ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 29a, 14:00
Olaia Iantzi eta Itziar Telletxea izanen dira artista gonbidatuak Lesakako Otxango Bahia jatetxean.

Otsailaren 1ean, larunbatean, Lesakako Otxango Bahia jatetxean kapoeira erakustaldia eta Hurih bikotea izanen dituzte. 19:00etan zehaztu dute hitzordua. Brasilgo kultur adierazpide den Capoeira ikuskizuna Marcelo Ferreirak gidatuko du eta horren ondotik Lesakako Olaia Iantzik eta Itziar Telletxeak osatutako Hurih bikoteak hartuko du lekukoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun