Lesakako inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko bozketa astelehenetik ortziralera eginen dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 19a, 12:00

2020ko inauteriak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa egin du aurten lehenbiziko aldiz Lesakako Udalak. Ortzirale eguerdian bukatu zen lanak aurkezteko epea eta astelehenetik aitzinera aurkeztutako lanekin erakusketa bat osatuko dute. Herri bozketak erabakiko du irabazlea.

Lesakan sortutakoek edo bertan erroldatuak direnek urtarrilaren 20tik 25era bitarte ematen ahalko dute botoa. Astelehenetik ortzegunera 09:30etik 15:00etara eta 17:00etatik 19:00etara eta ortziralean 11:00etatik 13:00etara. Herri bozketaren erabakia ez dute gibelera botako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun