Eskualdeko hamar gaztetxok kenpo kaiko gerriko beltza jasoko dute larunbat goizean Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 17a, 13:30

Sekula baino gazte gehiagok gerriko beltza lortu dutela eta, banaketa-ekitaldia eginen dute Berako kiroldegian. Juan Mari Vidal (8. Dan) eta Pili Martinez (5. Dan) arduratuko dira Japoniatik espresuki ekarritako gerriko beltzak banatzeaz. 10:00etan egin dute hitzordua.

14-16 urteko Bera eta Etxalarko hamar gazte dira bihar Berako kiroldegian eginen den ekitaldian gerriko beltza jasoko dutenak: Etxalarko Mikel Iturria eta Berako Beñat Iturria, Urtzi Etxegarai, Joane Etxegarai, Ainhoa Arburua, Alaitz Iriarte, Izar Iriarte, Iruri Elgorriaga, Aimar Etxeberria eta Andoni Goia.

Eskualdean haur andana mugiarazten duen arte diziplina da kenpo kai. Beran, erraterako, 40 neska-mutikok hartzen dituzte astero kenpo kai eskolak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun